XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

TRUCHADO EDO GEIGENWERK-A

1902. urtean Brussela-ko Erret Kontserbatorioko musika-instrumentuen museoak Espainian erositako eta honako inskripzio hau zeukan instrumentua eskuratu zuen: .

Museoko katalogoaren egileak, Victor Charles Mahillon-ek, instrumentuari Geigenwerk deitu zion.

Museora iritsi zenez gero, truchadoaz eztabaida sutsuak egon dira; beraren jatorri, izen eta benetakotasunari buruz hain zuzen.

Truchadoaren bost aldeak zuzenak dira, klabearenak ez bezala.

Haren neurriak hauek dira: luzera 1.510 mm, zabalera 860 mm eta sakonera 430 mm.

Punturik baxuenak 250 mm-ko (10) altuera du.

Estalkiaren barnekaldean bi pintura ditu; estiloz oso desberdin direnak inola ere.

Horregatik ezin daiteke bi pinturak jatorrizko instrumentuarenak direnik esan.

Estalkiaren gainean ordea, ez daude bi marrazki desberdin.

Biak panel bakarrean egin ziren bere garaian.

Paneleko ohola koniferozkoa da eta pinturaren oinarri, igeltsuzko nahaste bat dago.

Horiek horrela, pinturak jatorriz hegoaldekoak direla pentsa daiteke.

Oraindik orain egindako berriztatzean, kanpoko zeta gorria azaleratu zen eta zura marmol berdea imitatuz zegoen pintaturik.

Baina pintura hau ere ez da jatorrizkoa.

Izan ere pintura horren azpian beste marroi bat bait dago.